San mames

San Mames Euskal Herriko Bilbo hiriko Athletic Club taldearen San Mames zaharra ordezkatu duen futbol estadio berria da, herri hizkeran Katedrala ezizenez ezaguna. 2015eko azaroaren 5ean, San Mames 2015. urteko munduko kirol-eraikin hoberena izendatua izan zen Singapurren ospatutako World Architecture Festival kongresuan.

Descripción

Athletic Club futbol taldeak bere historiako zatirik handienean San Mames estadioan jokatu izan du, 1913an inauguratu zenetik hainbat eraberritze izan dituelarik. 1990eko hamarkadan zehar estadio berri bat eraikitzeko ideia gauzatzen hasi zen, zaharra garaiz kanpo gelditzeaz gain, bertako segurtasun neurriak eta sarbideak behar bezain egokiak ez baitziren. 2000ko hamarkada hasieran, estadio berri bat sortzeko aukerari modu serioan heldu zion, hortaz eremu honetan estadioa eraikitzeko azterketei hasiera eman zitzaien.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “San mames”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *