Juan Mari Arzak

Juan Maria Arzak Arratibel, euskal sukaldaria da, gaur egun, mundu osoan garrantzitsu eta arrakastatsua. Ostalaritza Eskolan ikasketak, soldadutza eta atzerrian praktikak bukatu ondoren familiaren jatetxean hasi zen lanean. Arzak Donostiako Altza auzoan dagoen jatetxea da, 3 Michelin izar dituena.

Categoría:

Descripción

Helbidea:  Alcalde J. Elosegi Hiribidea, 273, 20015 Donostia, Gipuzkoa.

Arzak jatetxearen historia 1897an hasi zen, Juan Mari Arzaken aitona-amonek etxea eraiki zutenean, non gaur oraindik haien Jatetxea dagoen. Hasieran ardo-bodega eta taberna izan zen. Ondoren Juan Mari Arzaken gurasoek, maila eta fintasun dezenteko janak ematen zituen etxe bihurtu zuten, Paquita Arratibel sukaldari zela. Euskal eta donostiar errezetak, oinarrizko gisatu eta prestaketak, ziren nabarmen.

70. hamarkadaren erdi aldetik aurrera, sariak eta aitortzak jasotzen hasi zen, eta hala, Arzak jatetxea erreferente bihurtu zen nazioko eta nazioarteko gastronomian. 1976an Juan Mari Arzakek, sukaldari talde batekin batera, iraultza ekarri zuen sukaldera eta kontzeptu eta mugimendu bat sortu zuten: Euskal Sukaldaritza Berria. 1978an Michelin Gidako bigarren izarra eman zioten eta hirugarrena. Bigarrena izan zen aitormen hirukoitza Espainian jasotzen eta geroztik mantendu ditu horiek.

Gaur, Juan Mari Arzakek alaba Elenarekin partekatzen ditu sukaldea, ezagutzak, pasioa eta Arzaken historia egiten segitzeko gogoa. Arzaktarren historia.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Juan Mari Arzak”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *