Iratiko basoa

Iratiko oihana Euskal Herriko basorik handiena da, Europako pagadi-izeidi handienetan bigarrena. Guztira 17.000 bat hektarea ditu, Nafarroa Beherean, Zuberoan eta Nafarroa Garaian. Pirinioetako bi aldeetara dago Iratiko oihana, Orhiko gainetik Orbaizetako lurretaraino, Aezkoako mendebaldean.

Categorías: ,

Descripción

Iratiko lurretako aberastasunen erabilerak gatazka ugari sorrarazi du historian zehar. XVI. mendean hasi ziren Frantziako eta Espainiako koroen arteko eztabaidak Iratiko mugak zehazterakoan.

XVIII. mendean, Frantziako eta Espainiako errege borboitarrek baso hustuketa neurrigabe bati ekin zioten, itsasontzietarako zur eske, eta garrantzi berezia hartu zuen Iratiko oihanak (masta ederrak eskaintzen zituzten, besteak beste, Iratiko izei tantai luzeek). XVIII. mendearen bukaeran, Karlos III.a Espainiako erregeak Orbaizetako burdinolan armaola handi bat egiteko asmoa agertu zuen, eta Aezkoako mendien ustiapena berarentzat izatea lortu zuen, bertakoei egin zien zerga arintze baten truke. 7.593 ha ziren, pagoz eta izeiez estaliak gehienbat. Garrantzi handia izan zuen XIX. mendean Orbaizetako Armaolak.

1856. urtean zehaztu zituzten Frantziako eta Espainiako estatuek Iratiko mugak. Bestalde, berrehun urteren ondoren berreskuratu ditu Aezkoako ibarrak bere mendiak (1982). Gaurko egunean, arriskuan jartzen dute Iratiko oihana alde bateko eta besteko gehiegizko zuhaitz mozteek.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Iratiko basoa”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *